XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lurraren higidurak Lurrak higidura-modu bi egiten ditu: lekualdatze eta errotatze-higidurak.

Lekualdatze-higiduran Lurra Eguzkiaren inguruan biratzen da.

Lurrak Eguzkiaren inguruan egiten duen bideari orbita esaten zaio.

Errotatze-higiduran Lurra bere buruaren inguruan biratzen da, ziba baten moduan.

Lurrak bere buruaren inguruan bira osoa egiteko egun bat behar du.

ERROTATZE-HIGIDURA / LEKUALDATZE-HIGIDURA

Urtaroak Lurraren lekualdatze-higidurak lau urtaroak sorterazten ditu: udaberria, uda, udazkena, eta negua, alegia.

Neguan eguzki-izpiak okertuta heltzen zaizkigu.

Horregatik neguan egunak labur eta hotzak izaten dira.

Udan eguzki-izpiak zuzen heltzen zaizkigu.

Horregatik udan, egunak luze eta beroak izaten dira.

UDABERRIA / UDA / UDAZKENA / NEGUA.

Eguna eta gaua Errotatze-higidura dela eta, Lurraren puntu guztiak Eguzkiaren aurrean egotetik atzean egotera pasatzen dira.

Horregatik errotatze-higidura honetan ematen dituen 24 ordu hauetatik, batzutan argia dago (eguna) eta beste batzutan iluntasuna (gaua).

Espainian eguna denean, antipodetan, hau da, Lurraren kontrako aldean, gaua da.

EGUNA GAUA EGUNA GAUA.